XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kristauak ere bere bizia Jaungoikoaren alde eman duala? Zer geiago emango?

Au da maitasunaren gallurra; au da maitasun bete-betea.

Bizia ematea, ordea, ez dago beti nor-beraren esku.

Bizia eman edo galdu ez, baño kristauak neke-oñaze aundiak eramaten dituala Jesus'en izenean? Neke oien neurrikoa da kristau orren maitasuna: aundi-aundia!

Jema zer esanik ez dago, gu bezela, ezur eta aragikoa zan.

Eta gorputzak begi onez ez begiratzen oñazeari.

Obeto esateko, gorrotatu egiten.

Gure gazteak, ordea, Jesus'i onela itz egiten zion: Jesus, ez egon nere negarrari begira...

Arren!... gurutzean josi nazazu.

Zure arantzak nere anima zulatzerakoan, atsegin artzen det.

Beste batean, gorputz guztia oñazez erretzen zeukala, geiago eraman naiean, onela itz egiten zion Jesus'i: Zenbait oñaze eramango nituzken zure izenean, Jesus!

Baña geiago ezin det.

Neurria bete-ta, geiago nai!

Beste amets bat ere ba-zerabilkian buru-biotzetan gure gazteak: Jesus'en alde bizia bera ere eman-naia.

Jaso itz auek: Jesus, zuk nere anima zeruratzearren, bizia ta odola eman zenituan; nik nere bizia eman nai nuke zure alde.